Grappling Txapelketa jokatu zuten larunbatean itsas pasealekuan, Borgetto inguruan. Hainbat arte martzial uztartzen dituen diziplina honen erakustaldiak herritar ugari erakarri zuen. Guztira 32 bat borrokalari lehiatu ziren, lau mailatan.70 kilogramo azpiko mailan Bilbon bizi den Cleiton Bastos brasildarra nagusitu zen. 80 kilogramo azpiko kategorian Alain Arenas bermeotarrak irabazi zuen eta 90 kilogramo azpikoan, berriz, Ibai Mitxelena andoaindarra. 90 kilogramotik gorako mailan Bilboko Iker Cid gailendu zen.