Boxeo gaua egingo da bihar kiroldegian, Zumaiako boxeo eskolak eta Udalak antolatuta. Aspaldian ezohiko kirol ikuskizuna da inguru hauetan, nahiz eta zuri-beltzezko argazkietan ikus daitekeen duela hamarkada batzuk zaletasuna bazela zumaiarren artean. Kiroldegian izango da, 22:00etan hasita. "Besteak beste, Zumaian eta eskualdean boxeoa piztu eta eskola ezagutzera emateko antolatu dugu borrokaldien jaialdia", azaldu digu boxeo eskolako irakasle Ruben Arredondo kubatarrak.