Bihartik hasi eta abuztaren 26ra bitartean surfari lotutako giroa nagusituko da Zarautzen. Izan ere, urtero legez, Zinematik Surfing jaialdia antolatu dute egun horietarako. Hala, kirol horren inguruko luzemetraiak eta laburmetraiak emango dituzte Beraza gunean. Aurrez zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak. Saio bakoitzari amaiera borobila ematearren, DJ saioak izango dira Dada tabernan.
Bihar, esaterako, Muy Fellini taldearen musika izango da zuzenean, itsas pasealekuko Beraza gunean. Jarraian, Blackhorse Hawaii, Nathan Oldfield in short eta Zarautzekin topo egin nuen laburmetraiak eta Stoked and broke luzemetraiak eskainiko dituzte. Gauean, berriz, Nimu Gaua egingo dute Dada tabernan.
Egitaraua
Uztailak 1, gaur
20:00. Muy Fellini taldearen musika zuzenean, Berazan.
22:00. Laburmetrai emanaldia: Blackhorse Hawaii (Igor Bellido), Nathan Oldfield in Short (Nathan Oldfield) eta Zarautzekin topo egin nuen (Mikel Yerobi). Horrez gain, Stoked and broke (Cyrus Sutton) luzemetraia ere eskainiko dute, Beraza gunean.
00:00. Zinematik DJ saioa: Nimu Gaua, Dada tabernan.
Uztailak 22, ostirala
20:00. Low Riders taldearen musika zuzenean, Berazan.
22:00. Laburmetrai emanaldia: Rodando (Gabi Garcia), Lonely leap (Jeff Taylor) eta Negu gordinean (Manex Aranburu eta Axi Muniain). Horrez gain, Sight/Sound (Mikey Detemple) eta Walls of perception (Oxbow) luzemetraiak ere eskainiko dituzte, Beraza gunean.
00:00. Zinematik DJ saioa: Kurando Shoji & Debolex eta KR3W , Dada tabernan.
Abuztuak 12, ostirala
20:00. Dante Place taldearen musika zuzenean, Berazan.
22:00. Laburmetrai emanaldia: The nias theory (Igor Bellido) eta Skate (Manex Aranburu). Horrez gain, One California day (Mark Jeremias eta Jason Baffa) luzemetraia ere eskainiko dute, Beraza gunean.
00:00. Zinematik DJ sesioa: DJ Axel , Dada tabernan.
Abuztuak 26, ostirala
20:00. Manett taldearen musika zuzenean, Berazan.
22:00. Laburmetrai emanaldia: Fin Tree (Ion Eizagirre), Txoria txori (Hermanos Aguas) eta Still (Yari Abousali). Horrez gain, The endless summer (Bruce Brown) luzemetraia
ere eskainiko dute, Beraza gunean.
00:00. Zinematik DJ saioa: dj Katza, Dada tabernan.