ZKEko Xake atalak Teofilo Gil Xake Memoriala antolatu du iganderako. Ildo horretatik, partida azkarrak izango dira Musika Plazan, 10:00etatik aurrera. Txapelketaren ostean, bazkaria eta sari banaketa egingo dute. Interesa dutenek izena egunean bertan txapelketa hasi aurretik eman dezakete, Musika Plazan bertan.