Sanz Enea liburutegiak Freskagarriak irakurketa gida kaleratu du, irakurzaletasuna sustatzeko. Gidak Andoain, Astigarraga, Hernani, Urnieta, Usurbil eta Zarauzko Udal Liburutegien artean egindako liburu, disko eta filmen hautaketa biltzen du. Gidaren helburua aisialdi garaian irakurketari ekin nahi diotenei eta ohiko irakurleei hainbat liburu proposatzea da, irakurzaletasuna bultzatu eta liburutegiaren erabilera areagotzearren. Ildo horretatik, gidan aipaturikoak Sanz Enean izango dira eskuragarri.
Udako ordutegia
Bestalde, udako ordutegia ezarri dute dagoeneko. Hala, helduen liburutegia goizetan 09:00-14:00 bitartean izango da irekita goizez eta arratsaldetan 17:30etik 20:00era. Fonoteka eta haur liburutegia, berriz, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute.