Merkealdiak ere euskaraz

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 30a

Bihar hasiko dira merkealdiak. Hori dela-eta, Udaleko Euskara Zerbitzuak merkealdiak euskaraz iragartzeko kartelak banatuko ditu herriko merkatarien artean;  “Merkealdia” eta “Eskaintza” kartelak, hain zuzen ere.

Kartelek 18x62...

Kartelek 18x62zm.-ko tamaina dute eta kolore bizikoak dira.
Zarauzko Udaleko Harrera Bulegoan (Kale Nagusia, 19 / 943 00 51 16) edota Turismo Bulegoan (Nafarroa kalea, 18) daude eskuragarri.

Herriko dendetan euskararen presentzia areagotzeko eta bermatzeko eskainiko dizkie kartelak merkatariei Euskara Zerbitzuak. Izan ere, Zarautzen lau herritarretatik hiruk euskaraz badakite.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide