Gaglo gaztelekuak udarako ordutegia izango du bihartik aurrera

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 30a

Gaglo Getariako gaztelekuak udako ordutegiari ekingo dio bihar; beraz, asteburuetan itxi egingo dute uda bitartean; hala ere, astelehenetik ostegunera goiz eta arratsaldez egongo da irekita, 10:30eatik 13:30eara eta 16:00etatik 19:30eara bitartean. Hal...

Gaglo Getariako gaztelekuak udako ordutegiari ekingo dio bihar; beraz, asteburuetan itxi egingo dute uda bitartean; hala ere, astelehenetik ostegunera goiz eta arratsaldez egongo da irekita, 10:30eatik 13:30eara eta 16:00etatik 19:30eara bitartean. Halaber, ostiraletan goizez bakarrik izango da irekita.

Ekintza ugari uztailerako

Horrez gain, uztailean zehar ikastaro eta irteera desberdinak egingo dituzte. Hurrengo astelehenean, esaterako, pin pon txapelketa egingo dute; asteartean, berriz, kutxatilak edo estutxeak egiten ikasiko dute gazteek, eta asteazkenean Arcachonera (Frantzia) joango dira eguna pasatzera, beraz, egun horretan gaztelekua itxita izango da. Horrez gain, ostegunean brotxeak egiteko tailerra izango da, eta ostiralean frontenis txapelketa egingo dute.

Halaber, datozen asteetan ere hamaika ekintza egingo dituzte; hala nola, buzz txapelketa, sukaldaritza tailerra edota Baztanera irteera egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide