Grappling Txapelketa jokatuko dute etzi, Borgeto eremuan. Hala, zarauztarrak hainbat borroka arteren nahasketan oinarritzen den lehiaren lekuko izateko aukera izango dute. Donostiako Kuraia Fight Club taldeak antolatuta eta Turismo Bulegoak babestuta , 17:00etatik aurrera, buruz buruko hainbat saio izango dira.