BIDEOA: Bertso berriak eta kantu zaharrak, Bandaren kontzertuan

Baleike 2011ko ekainaren 30a

San Pedro egunez Zumaiako Udal Musika Bandak eskaini ohi duen kontzertuak ez ohiko moldaketa izan zuen atzokoan. Bertso Eskolarekin elkarlanean, Euskal Herriko kantu zaharren doinuak eta bertsolariek jarritako bertsoak uztartu zituzten, jendeak...


San Pedro egunez Zumaiako Udal Musika Bandak eskaini ohi duen kontzertuak ez ohiko moldaketa izan zuen atzokoan. Bertso Eskolarekin elkarlanean, Euskal Herriko kantu zaharren doinuak eta bertsolariek jarritako bertsoak uztartu zituzten, jendeak oso gogoko izan zuen esperimentuan. Haizea Aizpurua, Unai Sarasua,  Jone Urbieta, Oihana Urkidi, Maialen Velarde eta Oier Aizpurua bertsolariek hartu zuten parte. Bideoan,  azken bien bertso sorta entzun dezakezue, Bandaren musikaz lagunduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide