2000. urtean ETAk hil zuen Joxe Maria Korta enpresari zumaiarraren omenezko Korta Sariak banatuko ditu Patxi Lopez lehendakariak gaur arratsaldean, Gasteizen. Aurtengoan, Esteban Sudupe enpresari azkoitiarrari emango diote sarietako bat. “Pozik” jaso du sariaren berria, berari zergatik emango dioten ez dakiela gaineratu duen arren. Harekin batera, Juan Luis Arregui, Alfredo Samper eta Lorenzo Beltran enpresarien ibilbide profesionalak sarituko dituzte gaurko ekitaldian. Bakoitzak bere alor profesionalekin hartutako konpromisoagatik sarituko dituzte aipatu enpresariak. “Enpresa baloreen garapenean eta lanpostu eta enpresa berrien sorkuntzan” egindako ekarpena aintzat hartu dute 2011ko Korta Sariak ematerakoan.
Esteban Sudupe akoitiarra Grupo Xubi enpresaren zuzendari orokorra da. Doitasun handiko transmisio-sorta zabalagatik Europan liderra da Azkoitian eta Gasteizen lantokian dituen talde hau.