Karroza lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 29a

Turismo Bulegoak karroza proiektu lehiaketa antolatu du Euskal Jaiei begira. Interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete uztailaren 22a bitartean. Proiektuak Turismo Bulegoan aurkeztu beharko dira data hori baino lehen. Jakinarazi dutenez, edozein zarauztarrek har dezake parte lehiaketan. Gaia Euskal Jaiei buruzkoa izango da, eta karrozek gehienez 2 metro eta erdiko zabalera izan dezakete. Parte-hartzaile bakoitzak karroza proiektu bakarra aurkeztu dezake, berau ulertzen lagunduko duten argibide guztiekin (maketak, planoak, argazkiak, marrazkiak, memoria idatziak, besteak beste) batera . Proiektuaren egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztu beharko dira, bestalde.Ildo horretatik, kartazal itxi batean eman beharko dira parte-hartzailearen datu pertsonalak eta NAN edota EHNAren fotokopia. Kartazalaren eta proiektuaren kanpoaldean egilearen lema gehitu beharko da. Diru laguntzak Guztira hiru egitasmo aukeratuko ditu epaimahaiak, eta horiei gehienez 2.404,05 euroko lansaria emango diete, 1.704,5 euro eigndako gastuen frogagiriak aurkeztuz gero eta 700 euro frogagiririk gabe. Era berean, bakoitzari gurdi eta traktore bana utziko zaie. Turismo Bulegoko batzorkideek osatuko dute epaimahaia eta horiek orijinaltasuna eta kalitatea baloratuko dituzte. Euskal Jai Eguna Euskal Jai Egunean, irailaren 9an,  epaimahaiak aukeratutako karrozak Munoa parean bilduko dituzte, 12:30ak aldera. Ondoren, San Inazio kalea, Kale Nagusia, Gipuzkoa kalea eta Zigordia kaletik Lege Zaharren Enparantzara joango dira, eta bertan utziko dituzte [...]

Turismo Bulegoak karroza proiektu lehiaketa antolatu du Euskal Jaiei begira. Interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete uztailaren 22a bitartean. Proiektuak Turismo Bulegoan aurkeztu beharko dira data hori baino lehen.
Jakinarazi dutenez, edozein zarauztarrek har dezake parte lehiaketan. Gaia Euskal Jaiei buruzkoa izango da, eta karrozek gehienez 2 metro eta erdiko zabalera izan dezakete. Parte-hartzaile bakoitzak karroza proiektu bakarra aurkeztu dezake, berau ulertzen lagunduko duten argibide guztiekin (maketak, planoak, argazkiak, marrazkiak, memoria idatziak, besteak beste) batera .
Proiektuaren egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztu beharko dira, bestalde.Ildo horretatik, kartazal itxi batean eman beharko dira parte-hartzailearen datu pertsonalak eta NAN edota EHNAren fotokopia. Kartazalaren eta proiektuaren kanpoaldean egilearen lema gehitu beharko da.
Diru laguntzak
Guztira hiru egitasmo aukeratuko ditu epaimahaiak, eta horiei gehienez 2.404,05 euroko lansaria emango diete, 1.704,5 euro eigndako gastuen frogagiriak aurkeztuz gero eta 700 euro frogagiririk gabe.
Era berean, bakoitzari gurdi eta traktore bana utziko zaie. Turismo Bulegoko batzorkideek osatuko dute epaimahaia eta horiek orijinaltasuna eta kalitatea baloratuko dituzte.
Euskal Jai Eguna

Euskal Jai Egunean, irailaren 9an,  epaimahaiak aukeratutako karrozak Munoa parean bilduko dituzte, 12:30ak aldera. Ondoren, San Inazio kalea, Kale Nagusia, Gipuzkoa kalea eta Zigordia kaletik Lege Zaharren Enparantzara joango dira, eta bertan utziko dituzte arratsaldera bitartean. Arratsaldean, berriz, kalejiran Iñurritzara eramango dituzte.
Jabeek irailaren 29a bitartean  jaso ahalko dituzte euren karrozak. Epe hori amaitu ostean, antolakuntzak egokitzat jotzen duen eran erabili ahalko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide