Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Turismo Bulegoak bi irteera antolatu ditu astebururako; batetik, larunbatean, hilak 2, kayakean arratsaldea pasatuko dute Oria itsasadarrean; 15:00etan irtengo dira Turismo Bulegotik, eta ibilaldian parte hartzen dutenek 13 euro ordainduko dute; hamar eta hamasei urte bitartekoek, berriz, sei euro ordainduko dute.
Bestetik, igandean Oriotik Donostiara ibilaldia egingo dute, itsasoz; 17:00etan abiatuko dira Orioko Kirol Portutik eta ordu eta erdiko txangoa egingo dute, Donostiako badiara iritsi arte. Irteera horretara joateko prezioa 15 eurokoa da, baina hamabi urte baino gutxiago dituztenek zortzi euro ordainduko dute. Antolatzaileek, gainera, bertara joaten direnei berokia eramatea gomendatu diete.
Irteeretara joateko aldez aurretik izena eman behar da, Turismo Bulegoko 943-83 55 65 telefonora deituta.