Zestoako Musika Bandak eta Tolosako Arimaz Orkestrak kontzertua emango dute elkarrekin etzi, ostiralean. Gaueko 22:30ean hasiko da emanaldia, herriko plazan. Hainbat filmeko soinu bandarekin osatuko dute zuzeneko emanaldia. Gainera, bi taldeek jotzen duten bitartean film horietako irudiak proiektatuko dituzte bertan.
Tolosako Musika Eskola 2000ean sortu zuen Arimaz kamera orkestra, hari-tresnen ikasleen prestakuntza osatzeko asmoz. Kepa Martínez de Albeniz tolosarra da zuzendaria, eta eskolako ikasleez eta ikasle ohiez osatuta dago.