Euskara zerbitzuak diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 28a

Zarauzko Udaleko Euskara zerbitzuak hainbat diru laguntza deialdi egin ditu, euskararen sustatzen dutenei zuzenduta. Hala, web orriak , establezimenduetako errotulazio elementuak eta irudi korporatiboak, besteak beste, euskarara itzuli eta euskara ikas...

Zarauzko Udaleko Euskara zerbitzuak hainbat diru laguntza deialdi egin ditu, euskararen sustatzen dutenei zuzenduta. Hala, web orriak , establezimenduetako errotulazio elementuak eta irudi korporatiboak, besteak beste, euskarara itzuli eta euskara ikastaroetan  zein UEUk antolatutako ikastaroetan parte hartzen dutenek laguntzak jaso ditzakete.
Interesa dutenek Zarauzko Udalaren web orrian topatuko dituzte laguntzak eskatzeko xehetasun guztiak. Zalantzak argitzeko edota informazio gehiago eskuratzeko euskaraz@zarautz.org helbidera mezua bidal dezakete. Era berean, helbide horren bitartez eskura daitezke izena emateko inprimakiak zein deialdien dokumentu osoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide