Askotariko ikastaroak antolatu dituzte uda denboraldirako Getarian

Getariako Hitza 2011ko ekainaren 28a

Udako hainbat ikastaro antolatu dute Getarian. Besteak beste, piraguan ibiltzen, eta bela zein surfa egiten ikasteko aukera izango dute izena ematen dutenek. Horretaz gain, aerobik eta spinning eskolak ere antolatu dituzte, baita frontenis eta ur azpik...

Udako hainbat ikastaro antolatu dute Getarian. Besteak beste, piraguan ibiltzen, eta bela zein surfa egiten ikasteko aukera izango dute izena ematen dutenek. Horretaz gain, aerobik eta spinning eskolak ere antolatu dituzte, baita frontenis eta ur azpiko zenbait jarduera ere.
Interesa dutenek osteguna bitartean eman ahalko dute izena ikastaro guztietan. Inskribatu ahal izateko, turismo bulegora bertaratu daiteke, edota
kultura@getaria.org edo turismogetaria@euskalnet.net helbidetara mezua bidali. Era berean, 943-14 09 57 eta 943-89 60 24 telefonoetara deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide