Orio loretan lehiaketaren 7. edizioa martxan da

Karkara.eus 2011ko ekainaren 28a

Uztailaren hasieran izendatuko dituzte irabazleak

Zazpigarren aldiz abian jarri du Orioko Udalak Orio loretan lehiaketa. Herriko balkoi eta leihoak loreekin apainduta dituzten etxeak begiratu eta saritzen ditu ekimen honek.

Honetarako, ez dago aurrez...

Uztailaren hasieran izendatuko dituzte irabazleak

Zazpigarren aldiz abian jarri du Orioko Udalak Orio loretan lehiaketa. Herriko balkoi eta leihoak loreekin apainduta dituzten etxeak begiratu eta saritzen ditu ekimen honek.

Honetarako, ez dago aurrez izena eman beharrik, automatikoki herritar guztiek hartzen dute parte eta uztailaren hasieran epaimahaikoek herri guztia zeharkatuko dute saridunak zein diren erabakitzeko.

Hiru sari banatuko dira. Lehenengoari 450 euro eta landare bat emango zaio, bigarrenari 300 euro eta landarea eta hirugarrenari 200 euro eta landarea.

Informazio gehiago nahi duenak, Orioko Turismo Bulegora – orioturismo@gmail.com – jo beharko du edota 943 83 09 04 deitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide