Balentziaga Museoko zuzendaria Javier Gonzalez de Durana izango da

Getariako Hitza 2011ko ekainaren 28a

Cristobal Balentziaga Museoko Patronatuak Javier Gonzalez de Durana Artiumeko zuzendari ohia izendatu dute museoko zuzendaria. Atzo Getarian erabaki zuen taldeak lehenengo zuzendaria Gonzalez de Durana izatea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak adiera...

Cristobal Balentziaga Museoko Patronatuak Javier Gonzalez de Durana Artiumeko zuzendari ohia izendatu dute museoko zuzendaria. Atzo Getarian erabaki zuen taldeak lehenengo zuzendaria Gonzalez de Durana izatea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak adierazi duenez.

Getariako diseinatzailearen musoa ireki eta hogei egunetara aukeratu dute zuzendari berria; Gonzalez de Durana Filosofia eta Letretan doktorea da, eta EHUko Historia Garaikideko irakaslea izan zen.

Halaber, bilbotarrak aurretik museotako karguak bete izan zituen; 1992. urtetik 2001. urtera Bilboko Rekalde aretoko zuzendaria izan zen; halaber, 1993tik 1998ra Guggenheim Museoko Erosketetako Aholkulari Batzordean eta Administrazio Kontseiluan hartu zuten parte. Horrez gain, 1997tik 2006ra Arco Arte Garaikideko Nazioarteko Azokako ohorezko batzordeko kide izan zen.

2001etik 2008ra bitartean, berriz, Artium Gasteizko Arte Garaikidearen zuzendaria izan ondoren, Tenerifeko (Espainia) Arteen Espazioko zuzendari artistikoa izan zen.

Guzti horrez gain, erakusketa askotako komisarioa izan da, eta hainbat komunikabideetan kolaboratu izan du. XX. mende hasierako Bilboko artearen inguruko lanak idatzi ditu, eta baita zenbait eleberri ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide