Musika eskolan izena emateko epea zabalik da

Karkara.eus 2011ko ekainaren 28a

Uztailaren 6a arte goizeko 10:00etatik 14:00etara egin ahal izango da

Danbolin Musika Eskolan datorren ikasturterako matrikula egiteko epeak jarri dituzte ikasle direnentzat eta izan nahi dutenentzat. Ekainaren 22an jarri zuten abian eta uda aurretik...

Uztailaren 6a arte goizeko 10:00etatik 14:00etara egin ahal izango da

Danbolin Musika Eskolan datorren ikasturterako matrikula egiteko epeak jarri dituzte ikasle direnentzat eta izan nahi dutenentzat. Ekainaren 22an jarri zuten abian eta uda aurretik uztailaren 6a arte izango da martxan, goizez, 10:00etatik 14:00etara – ekainaren 29 eta 30ean eta uztailaren 1ean itxita izango da bulegoa, sanpedroak direlako–.

Bigarren txanda, irailaren lehenengo astean, 1etik 7ra, izango da. Goizean ordutegi bera mantenduko da, eta arratsaldean, 14:30etik 18:30era ere irekita izango da Danbolin Musika Eskola. Aurten ere eskaintza zabala izango du Danbolinek.

  • 1. MAILA: tailerra: 1. 2. eta 3. kurtsoak –4, 5 eta 6 urtekoak–.
  • 2. MAILA: musika mintzaira –prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. mailak–, euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • 3. MAILA: musika mintzaira espezializatua, euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • Jarduerak: korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea eta gitarra taldea.
  • Instrumentu berriak: tronboia, tuba, biola eta harpa zeltikoa.
  • Gai berriak: informatika musikala.

 

Informazio gehiago nahi duenak –ordutegiak, prezioak…– musika eskolako telefonora –943 83 37 27– deitu edo bertara azaldu besterik ez du, goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide