Hilabete batzuk badira Euskal Kostaldeko Geoparkeak izendapen ofiziala jaso zuenetik, eta gaur eguerdian Algorri Interpretazio Zentroan eman dute antolatu duten lehen ekimenaren berri: Geoparkearen Astea. Geoparkea ezagutzera emateko hainbat hitzaldi eta bisita gidatu antolatu dituzte. Horrez gain, datozen lau urteetarako plan estrategikoa zehaztuta dutela aurreratu dute, helburu, ardatz eta ekintza konkretuekin.