Portugalete nagusitu zen atzo, ekainaren 26an, jokatu zen KAE-1 ligako lehen estropadan. Joxean Olaskoaga Aizperroren mutilek 19:39ko denbora behar izan zuten. Tostetan baziren beste bi oriotar ere, Aitor Olaskoaga eta Jon Iriondo.
Bigarren Patxi Francesen Zierbena sartu zen, 6 segundora, eta hirugarren, Igor Agirregomezkorta, Unai Amenabar eta Endika Uranga arraunlari oriotarrak dabiltzan Santurtziko Sotera. Orio B 8. sailkatu zen, onenarengandik 42 segundora, baina Donostiarra ehuneneko batzuengatik baino ez zitzaion sartu aurretik.
Datorren asteburuan izango dituzte 2. eta 3. jardunaldiak, Portugaleten eta Santurtzin.
Traineruen aurkezpena
Bestalde, larunbatean egin zen Orioko hiru traineruen aurkezpena plazan. Nesken traineruarekin hasi zen ekitaldia eta, atzetik, KAE ligako ontzia aurkeztu zuten. Azkenik, TKE ligako mutilak aurkeztu zituzten. Antton Beloki, Iñigo Agirre Txabola, Jose Luis Agirre eta Joxe Kruz Expositok hitz batzuk eginaz amaitu zen agerraldia.
Arraunlari, delegatu, prestatzaile eta abarren zerrenda ikusteko, klikatu hemen.
Beste elkarteetan daudenak
Aipatutako Santurtzi, Zierbena eta Portugaletez gain, Zumaia, Ondarroa, Astillero, Zarautz, Urdaibai, Hondarribia, Kaiku eta San Pedron eta San Juanen ere badira gure herrietako mutilak bogan. Emakumeen daturik oraindik ez du argitara eman Euskotren ligak, beraz ez gaur oraindik ez dakigu ziur beste elkarteetan herriko neskaren bat izango den ala ez.
- Astillero: Jon Salsamendi.
- Hondarribia: Mikel Orbañanos, Asier Puertas eta Gorka Puertas.
- Kaiku: Joxe Luis Korta.
- Ondarroa: Mikel Martinez De La Hidalga.
- San Juan: Igor Makazaga.
- San Pedro: Mikel Arostegi.
- Urdaibai: Mikel Portularrume Paorra eta Miguel Angel Millares.
- Zarautz: Jexux Mari Garmendia.
- Zumaia: Mikel Olasagasti eta Xanti Zabaleta.
Aurten ere bada, beraz, herrian bertan eta herritik kanpora arraunlari ugari uda partean tostetan arituko dena.