Erosketa lasterketako une bat.
Merkataritza Astearen barruan antolatutako erosketa lasterketa jokatu zen larunbatean, eta Elena Agirrezabalagak eta Idoia Gutierrezek izan zuten 500 euro bi orduko epean gastatzeko aukera. Horrez gain, herriko merkatariek 3.000 euro oparitu dituzte herriko saltokietan gastatzeko, larunbatean dendek kalera atera zuten beraien eskaintza, haurrentzako puzgarriak izan dira Gernika parkean eta musikak eta animazioak ere izan dute tartea. Herriko merkatarien eta Zumartian plataformaren hurrengo ekimena uztailaren 23an eta 24an antolatutako outlet azoka izango da.