Ibon Egaña izan da azkarrena San Migeleko III. Igoeran

Baleike 2011ko ekainaren 27a

Senior mailan Julen Aizpuruak irabazi du, baina kadete mailako Ibon Egañak egin du aurtengo denborarik onena. Guztira 30 bat txirrindularik hartu dute parte, tartean, zumaiarrez gain, Arroa, Zarautz eta Usurbildik etorritakoak. Aipatzekoa da...

Senior mailan Julen Aizpuruak irabazi du, baina kadete mailako Ibon Egañak egin du aurtengo denborarik onena. Guztira 30 bat txirrindularik hartu dute parte, tartean, zumaiarrez gain, Arroa, Zarautz eta Usurbildik etorritakoak. Aipatzekoa da gaztetxoen mailetan txirrindulari asko izan direla, baina hurrengo urteetarako senior maila eta emakumeen parte hartzea indartzea izan beharko lirateke erronkak. Hemen dituzue aurtengo sailkapenak eta argazki erreportajea –argazkiak handian ikusteko: III. igoera–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide