Indartsu hasi dituzte sanpelaioak

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 25a

Iritsi dira Iñurritzako Jai Batzordeko kideak San Pelaioko zelaira. Hainbat ordu herrian zehar dantzan jardun ostean, ganoraz bukatu dute ohiko Oilasko Biltzea. Herritar ugari gerturatu da bertara, giroaz gozatzera. Eguzkiak gogor jotzen bazuen ere, ez dute urteroko hitzordua galdu nahi izan eta itzaletatik jarraitu dute ikuskizuna. Etxeko txikienek, berriz, Musika Plazan izan dute hitzordua eguerdi aldera. Lehian jardun dute, gainera, Olinpiadak ikuskizun berezian. Giro onez jositako asteburua Larunbatean goizetik hasita, ehunka herritar atera ziren kalera festez gozatzera. Eguraldiak harrera ezin hobea egin zien herritarrei, eta eguzkipean eta itsasoan hasi zituzten jaiak; 32 ontzi inguruk baltsa lehiaketa egin zuten moila bidean. Ohi bezala, eguerdian lehertu zen festa herrian; 12:00etarako, Lege Zaharren Enparantza herritarrez betetzen hasi zen, txupinazoa ikustera. Suziria botata, Juan Luis Illarramendik herritarrei esan zien “krisia alde batera utzi” eta ondo pasatzeko festetan. Ondoren, Haurren Agerraldiko protagonistei harrera egin zien Udaletxean, eta aurtengoan, Silvia Eizagirrek jaso du makila. Horrez gain, Enbata Zarauzko traineruak denboraldiko aurkezpena egin zuen Musika plazan. Traineruetako kideek hartu zuten ekitaldian, eta baita alkateak eta Edu Mugertza lehendakari berriak ere; Illarramendik adierazi zuen Udaletik bultzada emango diotela olatu onak hartzeko, “hurrengo urtean mailaz igo daitezen”. Mugertzak, bere aldetik, esan zuen “ziklo berria” hasi dutela orain; izan ere, iaz mailaz jaitsi [...]

Iritsi dira Iñurritzako Jai Batzordeko kideak San Pelaioko zelaira. Hainbat ordu herrian zehar dantzan jardun ostean, ganoraz bukatu dute ohiko Oilasko Biltzea. Herritar ugari gerturatu da bertara, giroaz gozatzera. Eguzkiak gogor jotzen bazuen ere, ez dute urteroko hitzordua galdu nahi izan eta itzaletatik jarraitu dute ikuskizuna.

Etxeko txikienek, berriz, Musika Plazan izan dute hitzordua eguerdi aldera. Lehian jardun dute, gainera, Olinpiadak ikuskizun berezian.

Giro onez jositako asteburua

Larunbatean goizetik hasita, ehunka herritar atera ziren kalera festez gozatzera. Eguraldiak harrera ezin hobea egin zien herritarrei, eta eguzkipean eta itsasoan hasi zituzten jaiak; 32 ontzi inguruk baltsa lehiaketa egin zuten moila bidean.

Ohi bezala, eguerdian lehertu zen festa herrian; 12:00etarako, Lege Zaharren Enparantza herritarrez betetzen hasi zen, txupinazoa ikustera. Suziria botata, Juan Luis Illarramendik herritarrei esan zien “krisia alde batera utzi” eta ondo pasatzeko festetan. Ondoren, Haurren Agerraldiko protagonistei harrera egin zien Udaletxean, eta aurtengoan, Silvia Eizagirrek jaso du makila.

Horrez gain, Enbata Zarauzko traineruak denboraldiko aurkezpena egin zuen Musika plazan. Traineruetako kideek hartu zuten ekitaldian, eta baita alkateak eta Edu Mugertza lehendakari berriak ere; Illarramendik adierazi zuen Udaletik bultzada emango diotela olatu onak hartzeko, “hurrengo urtean mailaz igo daitezen”. Mugertzak, bere aldetik, esan zuen “ziklo berria” hasi dutela orain; izan ere, iaz mailaz jaitsi ondoren, aurtengo denboraldia “gozatzeko garaia” izango dela nabamendu zuen; “indartu eta sendotu egin behar dugu, eta hurrengo urterako salto egiteko amestu behar dugu”, esan zuen Mugertzak.

Hondartza gainezka zegoen, eta eguerdira paella usaina nagusitu zen bertan; izan ere, txosnetan ehunka lagunek paella lehiaketa egin zuten, ondoren herri bazkaria egin zezaten guztiek.

Arratsaldean, haurren daborrada izan zen; 18:30ean abiatuko ziren umeak auzoetatik, eta 20:00etan Lege Zaharren Enparantzan elkartu eta guztiek batera astindu zituzten danborrak. Gauean, berriz, helduen txanda izan zen; aurten, gainera, San Pelaio makila Iñaki Olazabal Patxori eman diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide