Zintzilikatu dugu hemendik ordu batzuetara Orio eta Aiako etxeetan izango den Karkara. 301. alea, ikasturte honetako azkena izango da eta, urtero bezala, uda sasoian Karkarak edizio digitalarekin jarraituko du.
Ale honetan sanpedroetako festa programa ere sartu dugu, eta sarean ere zintzilik dago, aparteko fitxategi batean. Beraz, hemendik hasi eta abuztuaren bukaera iritsi arte, Karkarak sarean jarraituko du, baina ez paperean. Udan, bulegoa arratsaldetan itxita izango dela ere gogorarazi nahi dizuegu bide batez.
Uda on guztioi!