HONDARTZAKO TOLDOAK ETA BESTE
Udaberri amaiera honek udal-talde zaharraren agur-oparia ekarri digu Alde Zaharrekoei. “Costas”-en arau bat dela eta, 50 urtetan hondartzan jarritako toldoak kendu dizkigute inongo abisorik gabe. Gainera, dagoenekoz konturatu gara, ekaineko lehen egun hauetan behintzat, eta itsaso barea badago ere, bandera gorria dela nagusi hondartza guztian eta, bereziki, Alde Zaharraren parean. Joan zen astelehenean, hilak 20, arratsaldeko seietan, hirurogei haur baino gehiago bainatu ziren bandera gorrian, Narros parean, euren monitoreen zaintza apartarekin, eta, Muskaria paretik hurbildu zen sorosle harrituaren hitzei kasu egiten badiogu, iaz baino 10 sorosle gutxiago dira aurten.Toldorik ez dagoenez, zertarako bañistak, eta bañistarik ez badago, aukera polita beste surf eremu bat gehiago jartzeko, gero eta surf eskola ugariago dago eta… Gainera, toldoak dauden parean oin-garbitzaile hirukoitz berriak jarri dituzte, baina Alde Zaharreko horretan oin-garbitzaile bakarrek jarraitzen dute. Hau marka!!!! Ez al dago konponbiderik?.
Begoña Kortajarena. Zarautz