Alde Zaharra berritzeko planari buruzko gutuna

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 24a

ZARAUZKO UDALARI

2006an Udalak abiatutako Alde Zaharra berritzeko planari amaiera emanez, eta bertako auzokideei bileretan emandako hitzari eta epeei muzin eginez, azkenean, beti bezala, presaka eta korrika, Udaleko Osoko Bilkuran onartu ondoren, irits...

ZARAUZKO UDALARI

2006an Udalak abiatutako Alde Zaharra berritzeko planari amaiera emanez, eta bertako auzokideei bileretan emandako hitzari eta epeei muzin eginez, azkenean, beti bezala, presaka eta korrika, Udaleko Osoko Bilkuran onartu ondoren, iritsi zitzaigun errekurtsoaren erantzuna (2011-04-04). Eta gure kasuan behintzat, erantzuna negargarria izan zen: Hasiera batean Udala berak aurkeztutakoa guk onartu ondoren, inongo azalpenik eta kontsultarik gabe, erabakia aldatu ziguten, eta hori guztia, behin eta berriz, bilera orokorretan, arazoak zeuden etxeetako inplikatuekin hitz egingo zutela hamaika aldiz hitza eman eta gero.
Berriro errekurtsoa aukeztu genuen (2011-04-20), orain kontrakoa, eta hilabete osoa izan bazuten erantzuteko, ez ziren, hauteskunde aurretik, aurpegia emateko gai izan. Duela hamar egun (2011-06-13) jaso genuen, Hirigintzako udal-teknikari arduradunak sinatuta, agiri bat. Zera zion: Udalbatza berria eratu eta antolamendu prozesua normaldu arte, Iraila arte agian, ez dugula erantzunik jasoko. Ez zuen esaten zergatik ez zigun erantzun Udalbatza zaharrak, bera izanik plana abiatu eta onartu zuena.
Arazoa talde berriaren teilatuan utzi dute, hori bai, eskuak Pilatosek baino gehiago, baina ez hobeto, garbituz. Lotsa ere, botuekin batera, azken hauteskundeen zurrunbiloan galdu dute.
Ea udal-talde berriak udal-talde zaharraren utzikeria zuzentzen duen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide