Udaberri Fest ekimena «arrakastatsua» izan da, guztira 10.000 ikuslerekin

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 24a

«Jendearen erantzuna ezinhobea izan da», nabarmendu du Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteko kide Asier Aldalurrek. Izan ere, Udaberri Fest jaialdiak 10.000 lagun inguru erakarri ditu herrira. Horrek «herrian kultura gosea» dagoela erakusten duela dio Aldalurrek: «Jaialdiak izandako arrakasta horren erakusle da». Hiru hilabeteren ostean, Udaberri Fest iritsi da amaierara, eta jaialdiari bukaera emateko kontzertu borobila antolatu dute. Hala, gaur The Uski´s talde elantxobearra eta Nena Daconte madrildarra izango dira udal kiroldegiko oholtza gainean. «Opari gisa», gainera, kontzerturako sarreren prezioa 20 eurotik zazpi eurora jaitsi dute 18 urte azpiko gazteentzat. Helduek sarrerak lehiatilan erosi ahalko dituzte egun bertan, 25 euroren truke. Aurrez, berriz, Euskalduna, Aritzbatalde eta Argiñano jatetxeetan erosi ahalko dira txartelak, 20 euroan. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Urtebeteko lana «Ia urtebete» pasatu da Zurekin elkartea abian jarri zutenetik, eta ordutik «Zarauzko negua eta udaberria suspertzeko ekintzak» antolatzen «buru-belarri» jardun dute ostalariek. «Zurekin elkartea Zarauzko 100 ostalari inguruk osatzen dugu, eta orain arte begirale moduan egon bagara ere, aurrera begira, herrian dauden beste eragile askoren antzera, gu ere elkartu eta talde aktibo izatera pasatzea erabaki genuen», nabarmendu du Aldalurrek. Ildo horretatik, pasa diren Gabonetatik egun arte askotariko ekimenak antolatu dituzte. Gabonetan, esaterako, Zarauzko ostalariek jarritako 100 opari sortaz osatutako hiru saski zozkatu [...]

«Jendearen erantzuna ezinhobea izan da», nabarmendu du Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteko kide Asier Aldalurrek. Izan ere, Udaberri Fest jaialdiak 10.000 lagun inguru erakarri ditu herrira. Horrek «herrian kultura gosea» dagoela erakusten duela dio Aldalurrek: «Jaialdiak izandako arrakasta horren erakusle da».
Hiru hilabeteren ostean, Udaberri Fest iritsi da amaierara, eta jaialdiari bukaera emateko kontzertu borobila antolatu dute. Hala, gaur The Uski´s talde elantxobearra eta Nena Daconte madrildarra izango dira udal kiroldegiko oholtza gainean. «Opari gisa», gainera, kontzerturako sarreren prezioa 20 eurotik zazpi eurora jaitsi dute 18 urte azpiko gazteentzat.
Helduek sarrerak lehiatilan erosi ahalko dituzte egun bertan, 25 euroren truke. Aurrez, berriz, Euskalduna, Aritzbatalde eta Argiñano jatetxeetan erosi ahalko dira txartelak, 20 euroan. Emanaldia 22:30ean hasiko da.
Urtebeteko lana
«Ia urtebete» pasatu da Zurekin elkartea abian jarri zutenetik, eta ordutik «Zarauzko negua eta udaberria suspertzeko ekintzak» antolatzen «buru-belarri» jardun dute ostalariek.
«Zurekin elkartea Zarauzko 100 ostalari inguruk osatzen dugu, eta orain arte begirale moduan egon bagara ere, aurrera begira, herrian dauden beste eragile askoren antzera, gu ere elkartu eta talde aktibo izatera pasatzea erabaki genuen», nabarmendu du Aldalurrek. Ildo horretatik, pasa diren Gabonetatik egun arte askotariko ekimenak antolatu dituzte.
Gabonetan, esaterako, Zarauzko ostalariek jarritako 100 opari sortaz osatutako hiru saski zozkatu zituzten. Urtarrilean, Zarautz Ikurriña mus txapelketa abiatu zuten, eta hiru hilabetean herriko 30 tabernatan jokatu zituzten partidak. «Guztira 12.000 euro banatu genituen saritan», dio Aldalurrek. Zarauzko I. Sagardo Eguna ere antolatu zuten. «Arrakastatsua», hori ere.
Pintxo poteo arrakastatsua
Otsailean, Ken Zazpi talde gernikarrak kontzertua eskaini zuen, elkarteak antolatuta, eta «jendetza bildu zuen». Ardo Astea ere izan zen, eta ekimenaren baitan jarri zuten martxan asteazkeneroko pintxo poteo «arrakastatsua».
Jakinarazi dutenez, udan «geldirik» egongo da pintxo poteoa, baina iraila erdialdean emango diote jarraipena.
Martxoan, «aspaldi izan diren Inauteri parte-hartzaileenak» antolatu zituzten, herriko tabernarien laguntzarekin. «Taberna asko mozorrotu ziren, koadrila arteko desfilea ere egin genuen, eta lehenengo hiru mozorro politenak saritu genituen», gogoratu du ostalariak.
Apirilean Vaya Semanita antzezlana antolatu zuten, eta jendearen «erantzun ona» jaso zuen. Gerora abiatu zuten Udaberri Fest. «Hiru hilabetez kontzertu ugari izan dira herrian: Delorean, Anje Dualde eta Txomin Artola, Intro, Mantisa, Skasti, Gatibu, Berri Txarrak, Esne Beltza, Gose, Zea Mays, Fangoria eta Sorkun, besteak beste.
Sorpresatxoa
Udarako ekitaldirik aurreikusi ez badute ere, «sorpresatxoren bat» izango dela jakinarazi dute Zurekineko kideek: «Aurrera ateratzea lortzen badugu, jakingo duzue».
Bestalde, udazken aldera Txakolin Egunarekin ekingo diote ostalariek euren egitarau bete-beteari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide