Asteburu honetan, ekainak 25 larunbata eta 26 igandean, Udalak duela gutxi erosi duen desfibrilagailua erabiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko dute Aizarnazabalen. Eskolan izango da ikastaroa eta Asier Zamakolak eskainiko du, bi egunetan 09:00etatik 13:00etara.