Orioko Herri Ikastolak 3. herri triatloia antolatu du uztailaren 1erako. Aurten arratsaldez izango da proba eta 18:00etan hasiko da. Hiru mailatan banatu dute lasterketa, txikienak, 1998tik 2001era bitartean jaiotakoak; tartekoak, 1995, 1996 eta 1997an jaiotakoak; eta helduak, 1994a edo lehenago jaiotakoak.
Proba moilan hasiko da eta ikastolan bukatu, eta kaskoa derrigorrezkoa izango da bizikletako saiorako. Txikienek 100m igeri, 2km bizikletaz eta 800m korrika egin beharko dituzte; tartekoek 200m igeri, 3km bizikletaz eta kilometro bat korrika; eta helduenek 300m igeri, 6km bizikletan eta 1800m korrika.
Izen-ematea irekita dago dagoenerako, ikastolako idazkaritzan eta Karela kiroldegian, ekainaren 30a arte.