San Juan bezpera, sarna a fuera. Ogia ta ardoa etxera. Atso zaharra gangelpera. Neskatxa gaztiak txokolate hartzera dio esaera zaharrak eta gaur, ekainak 23 da, San Juan bezpera, hain zuzen ere, txar guztiak kanporatzeko eta sutara botatzeko eguna; eguna edo gaua, izan ere, ohiturari jarraituz Sorgin Gaua izango da gaurkoa. 21:30ean Kosta Tailerretik abiatuta herriko kaleetan ibiliko dira kalejiran sorginak eta ondoren, 22:30ak aldera, dantza emanaldia egingo dute suaren inguruan Ikastola aurreko plazan.