Traste bilketarako egunak hilabeteko bi eta laugarren astearteak izan ohi dira, baina ekainaren 28a Sanpedro bezpera izanik, Zumaiako Udalak astelehenera, hilaren 27ra aurreratzea erabaki du. Beraz, datorren astean, astelehen gauean egingo da traste zaharren bilketa.