Larunbatean bi bisita gidatu izango dira San Jose komentua ezagutzera emateko. 18:30ean euskaraz egingo da, eta 19:30ean gazteleraz. Izena turismo bulegoan eman behar da eta hiru euro ordaindu behar dira. Gehienez 15 lagunez osatutako taldeak izango dira.