Jon Azkuek antxoa arrantzaren kupoa bikoiztea proposatu du

Getariako Hitza 2011ko ekainaren 22a

Azti teknaliak jakinarazi du Kantauri Itsasoan antxoaren biomasa 128.000 tonakoa dela. Azkeneko aldiz egin duten ikerketan ondorioztatu du hori, eta Itsas eta Elikagaien Zentro Teknologikoaren arabera, neurketak egiten hasi zirenetik aurkitu duten &#8...

Azti teknaliak jakinarazi du Kantauri Itsasoan antxoaren biomasa 128.000 tonakoa dela. Azkeneko aldiz egin duten ikerketan ondorioztatu du hori, eta Itsas eta Elikagaien Zentro Teknologikoaren arabera, neurketak egiten hasi zirenetik aurkitu duten “kopururik handiena” da hori.

Datuen aurrean, Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantzaren Garapenerako sailburuordeak adierazi du espero duela Europako Batasunak aurtengo kupoa bikoiztea hurrengo urteko antxoaren denboraldirako. Beraz, antxoaren kupoa 30.000 edo 33.000 tona ingurura igotzea proposatu du Azkuek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide