Gaur eguerdian aurkeztu dute III. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Uztailaren 10ean jokatuko da (10:00etan hasita), eta, antolatzaileek iragarri dutenez, aurreko urteetakoa baino "gogorragoa eta ikusgarriagoa" izango da. Ibilbidea 3,5 kilometro luzatu dute, mendi bide gehiago eta porlanezko gutxiago izango ditu, eta goi mailako parte-hartzaileek eman dute izena. Gainera, kluben arteko Euskadiko Txapelketa jokatuko da. Bideoaren hasieran ikus ditzakezue ibilbideko zati berriak, eta Aitor Osaren iritzia.