Oriotarrak nagusi Urretxuko giza proban

Karkara.eus 2011ko ekainaren 22a

Marka berria jarri zuten 48 plaza eginda

Igande goizean, ekainaren 12an, Urretxuko probalekuan jokatu zuten Heldukoek giza proba. Zozketak hala erabakita, azkenak izan ziren tiratzen oriotarrak.

Zumarragak ekin zion lanari eta 35 plaza egin zituzten,...

Marka berria jarri zuten 48 plaza eginda

Igande goizean, ekainaren 12an, Urretxuko probalekuan jokatu zuten Heldukoek giza proba. Zozketak hala erabakita, azkenak izan ziren tiratzen oriotarrak.

Zumarragak ekin zion lanari eta 35 plaza egin zituzten, atzetik tira zuten Urretxu eta Aiztondok 42 eta 45 hurrenez hurren. Orioren txanda izan zen gero, 1000 kiloko harritzarrari 8 lagun tiraka, eta 48 plaza egin zituzten 20 minututan.

Garaipena, beraz, oriotarrentzat izan zen. Halako probekin euskal liga bat osatzeko nahia agertu zuten bertan izan ziren botilero guztiek, eta igandekoa pausu bat izan zela zioten honetarako bidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide