Getariako Udalak adierazi duenez, uda bitartean portu gainean doan aparkatu ahal izateko txartela izatea ezinbestekoa da. Txartelak hilak 24a baino lehen lortu behar dira, eta horretarako Salbamentu baseko lehenengo solairura joan behar da, 09:00etatik 13:00etara bitartean.
Txartel horiek eskuratzeko zenbait baldintza bete behar dira; besteak beste, ibilgailuen erroldaren barruan egon behar dute, edo alde zaharrean merkataritza edo ostalaritzan lan egin behar dute. Txartela jasotzera joaten direnei Udalak gomendatu die NAN edo ordaindutako zerga-agiria erakustea.