Nesken Pala Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar eta etzi

Getariako Hitza 2011ko ekainaren 22a

Getariako VI. Nesken Pala Txapelketako finalerdiak jokatuko finalerdiak jokatuko dituzte bihar eta etzi. Fase horretara iritsi diren lau bikoteak arituko dira bi egunetan zehar Getariako frontoian.

A taldeko Edurne eta Mirari Larraitz eta Maitaneren au...

Getariako VI. Nesken Pala Txapelketako finalerdiak jokatuko finalerdiak jokatuko dituzte bihar eta etzi. Fase horretara iritsi diren lau bikoteak arituko dira bi egunetan zehar Getariako frontoian.

A taldeko Edurne eta Mirari Larraitz eta Maitaneren aurka arituko dira lehendabizi; ondoren, Ainara eta Ainhoak osatutako bikoteak Jaione eta Estiren aurka jokatuko dute. Halaber, B taldekoen artean, Irune eta Naroa Mery eta Anabelen aurka lehiatuko dira; azkenik, Ainara, Ane eta Estik Garbiñe eta Nerearen kontra jokatuko dute.

Joan zen apirilean hasi ziren txapelketako partidak, eta ordutik ia astero lehiatu dira jokalariak. Gaur eta bihar 19:00etan izango dira finalerdiak, eta finala, berriz, uztailaren 1ean jokatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide