600 haurrek hartuko dute parte Txaparrotan festan

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 22a

Uztailaren 1etik 3ra izango da Txaparrotan eskubaloi festa. Jakinarazi dutenez, dagoeneko 9-14 urte arteko 600 gaztek eman dute izena.Helduek hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera.

Haurrek partidak uztailaren 1ean 15:00-21:00 bitartean jo...

Uztailaren 1etik 3ra izango da Txaparrotan eskubaloi festa. Jakinarazi dutenez, dagoeneko 9-14 urte arteko 600 gaztek eman dute izena.Helduek hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera.

Haurrek partidak uztailaren 1ean 15:00-21:00 bitartean jokatuko dituzte. Arratsalde osoan zehar zozketa ugari egongo dira. Larunbatean, berriz, 15 urtez gorakoak jolastuko dira, 10:00etatik hasita. Gauean dja eta karaokea izango dira, eta akanpada ere antolatu dute.

Igande goizean gazteek final erdiak eta finalak jokatuko dituzte, 10:00etatik aurrera; bazkalostean helduen txanda izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide