Zestoa parean Gi-631 errepidean txirrindulari bat jo du auto batek 13:00etarako minutu gutxi falta zirela. Berehala gerturatu dira bertara Ertzaintza eta anbulantzia eta txirrindularia hospitalera eraman dute. Azkoitiko Ertzain etxetik adierazi dutenez, oraindik zehazteko dago txirrindulariaren zaurien larritasuna. Bestetik, denbora tarte batez itxita egon bada ere, zabaldu dute dagoeneko errepidea.