Uda denboraldia hasia da dagoeneko eta hondartzako bi txiringito martxan dauden arren, Orioko Udalak lehiaketa publiko bidez adjudikatuko du
Antilla hondartzako 2. zenbakidun eraikinaren kontzesio administratiboa. Lehiaketaren baldintza-orriak eskuragarri daude Orioko Udalaren webgunean eta udaletxeko idazkaritzan. Uztailaren 11ra arteko epea izango dute, proposamenak udaletxean aurkezteko, lehiaketa publikoan parte hartzeko interesa dutenek.
Baldintza-orriak hemendik deskarga daitezke, euskaraz zein gaztelaniaz.