Belaontzian eta geldiunerik gabe munduari bira egitea zer den kontatuko du bihar Anna Corbella katalanak

Baleike 2011ko ekainaren 21a

Barcelona World Race estropada ospetsuan parte hartu zuen Anna Corbellak Dee Caffari ingelesarekin batera. Belaontzi batekin munduari bira egiteko gai izan ziren, geldiunerik gabe. Esperientzia ikaragarri hari buruzko hitzaldia eskainiko du Corbellak...

Barcelona World Race estropada ospetsuan parte hartu zuen Anna Corbellak Dee Caffari ingelesarekin batera. Belaontzi batekin munduari bira egiteko gai izan ziren, geldiunerik gabe. Esperientzia ikaragarri hari buruzko hitzaldia eskainiko du Corbellak Herri Eskolako aretoan, asteazkenean, 19:00etan. Ez da hitzaldi teknikoa izango, bidaiako argazkiz eta bideoz lagundutako abenturaren kontakizuna baizik. Horrelako muturreko esperientzia bat lehen eskutik ezagutzeko aukera bikaina, beraz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide