Getariako Bilduk bi herri batzar egingo ditu bihar eta etzi; bihar, Udalaren osaketaren inguruko informazioa eskainiko dute, 19:00etan; asteazkenean, berriz, Salbatore Deunaren jaien inguruan hitz egingo dute 19:30ean, herritarren ideiak eta proposamenak jasotzeko asmoz. Bi saioak Alondigan egingo dituzte.