Gazte Eguna eta Gaztetxeko egitaraua prestatzeko bilera egingo dute

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 20a

Zumaiako Gazte Asanbladak deituta, bilera egingo dute hurrengo asteazkenean, hilak 22. Bertan, aurreko astean egin zuten bileraren jarraipena egingo dute; besteak beste, udako Gaztetxeko egitaraua eta Gazte Eguna prestatzen jarraituko dute. 22:00etan elkartuko dira, Amaiako plazan. Antolatzaileek adierazi dutenez, joan zen astean Gaztetxeko ekimenak lotzen hasi ziren; besteak beste, tailerrak, mendi irteerak, umeen eguna, pala txapelketa, ur jolasak edota Mojito Gaua egiteko ideiak izan zituzten orduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide