Euskararen erabilerak gora egin du kaleko azken neurketan

Karkara.eus 2011ko ekainaren 20a

Ekainaren lehen astean egin zen datuen bilketa Orion.

Bi urtetik behin egiten du Udaleko Euskara Zerbitzuak neurketa, kalean euskararen erabilera zenbatekoa den jakiteko. Ekainaren lehen astean egin dute aurtengoa eta 2009ko azken neurketakoekin konp...

Ekainaren lehen astean egin zen datuen bilketa Orion.

Bi urtetik behin egiten du Udaleko Euskara Zerbitzuak neurketa, kalean euskararen erabilera zenbatekoa den jakiteko. Ekainaren lehen astean egin dute aurtengoa eta 2009ko azken neurketakoekin konparatuta, datuak onak izan dira.

4.000 lagunen euskara jarduna neurtu dute guztira, eta datuak hiztunen adinaren arabera sailkatu dituzte. Espero bazitekeen ere neurketak egiaztatu du, haurrak eta gazteak direla, alde handiz, gainera, euskara gehien erabiltzen dutenak Orion.

  • Haurrak (0-14 urte): %93,52
  • Gazteak (15-24 urte): %90,02
  • Helduak (25-64 urte): %61,19
  • Zaharrak (65 urtetik gora): %77,24

1989an, orain dela 22 urte, egin zuten Orion lehen aldiz euskararen kale erabileraren neurketa. Ordutik honako neurketen emaitzak aztertuta, garbi ikusten da euskararen erabilerak oso nabarmen egin duela gora, haurren eta gazteen artean, ez horrenbeste helduen eta zaharren artean. Adibidez, helduen erabilera %54,90koa zen 1989an eta aurten %61,19koa izan da aurten.

Urtez urteko datuen taula ikusi nahi duenak, Udal webgunean dauzka eskuragai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide