Herritar ugari gerturatu da Iñurritzako azokara

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 18a

Iñurritzako Jai Batzordea astebete lehenago hasten da sanpelaioen etorrera iragartzen. Gaur goizean, bederatzietatik hasita, azoka antolatu dute Iñurritzan, eta herriar ugari gerturatu da erosketak egitera.

Barazki, txorizo, gazta, ezti eta artisau l...

Iñurritzako Jai Batzordea astebete lehenago hasten da sanpelaioen etorrera iragartzen. Gaur goizean, bederatzietatik hasita, azoka antolatu dute Iñurritzan, eta herriar ugari gerturatu da erosketak egitera.

Barazki, txorizo, gazta, ezti eta artisau lanen postuak jarri dituzte, besteak beste. Artean, haurrentzako marrazketa tailerra antolatu dute frontoian. Haur guztiek jaso dute opari bana, zozketaz.

Eguerdian, txakolin dastaketa egin dute.

Arratsaldean ere izango dira ekitaldiak: Iñurritzako VI. Mus Txapelketa 16:30ean hasita, Mollarri dantza taldearen aurkezpena 17:30ean, eta bertso-triki-poteoa ondoren, auzoko tabernetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide