Kilometroak-eko metroak babesteko ekimena abiatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik BERRIAren babesarekin

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 17a

Mikel Lizarralde-Berria 2011ko Kilometroak festaren barruan, Klikmetroak.com ekimena eta webgunea jarri ditu martxan Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Pertsona bakoitzak birtualki metro bana egin eta ibilbideari ahalik eta itzuli gehien ematea da helburua. Eta elkarte, enpresa, komertzio eta bestelakoek metro horiek babestu egingo dituzte. Neurri batean bada ere, 1977ko Kilometroen filosofia berrasmatu nahi izan du Ikasberrik ekimen honen bidez, orduko ezaugarriak egungo gizartera egokituz. Hain zuzen ere, hasierako Kilometroak haietan, egindako kilometroen arabera ematen zuten dirua babesleek. Orain, berriz, sarearen bitartez egingo dute. BERRIAk Klikmetroak ekimena babestuko du. Gaur Azpeitiko ikastolan eginiko ekitaldian, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta Aitor Unanue Ikasberriko lehendakariak lehenengo metroak hartu dituzte, BERRIAren, Ikastolen Elkartearen eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriren izenean, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide