Sozilinguistika Klusterrak Euskal Herriko kaleetan neurtzaile izateko dei egin du

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 17a

Aurten Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko kaleetako hizkuntza erabileraren neurketa egingo du. Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan dauden gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko sortu zen klust...

Aurten Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko kaleetako hizkuntza erabileraren neurketa egingo du. Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan dauden gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko sortu zen klusterra. Azterketa egin ahal izateko,  neurtzaile kopuru handia bildu behar du epe laburrean datu bilketa osoa egin ahal izateko.
Ildo horretatik, neurtzaile izateko deialdia zabaldu du. Interesa dutenek o.altuna@soziolinguistika.org edo b.uranga@soziolinguistika.org helbide elektronikoetara mezua bidali beharko dute. Era berean  943592556 edo 629350095 telefonoetara deituta eman ahalko da izena. Ostirala, hilak 24, izango da horretarako azken eguna.

Proiektuan parte hartu nahi dutenek 18 urtetik gorakoak izan beharko dute, eta unibertsitateako edota Lanbide Heziketako ikasle izan.
Neurtzaileek programako euren toki hurbilenean egingo dituzte datu bilketak, bost astean zehar, irailaren 21etik urriaren 29ra. Guztira, 30 orduz arituko dira lanean, asteazken arratsaldetan bi orduz, larunbat goizetan bi orduz, eta arratsaldetan ere beste bi orduz.
300 euroko ordainsaria

Neurtzaile lanetan arituko direnek 300 euroko ordainsaria jasoko dute egindako lanagatik. Gastuak eta dietak ere ordainduko zaizkie. Horrez gain, zenbait agiri lortzeko aukera izango dute, Kale neurketaren metodologian aditua ziurtagiria, kasu. Era berean, Euskal Herriko erabilera datuen txostena jasoko dute, baita aurkezpen ekitaldirako gonbidapena ere. Bestalde, neurtzaile izanaren aitortza egingo dute soziolinguistika aldizkarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide