Elkarbanatzearen garrantzia

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 17a

Txikitatik izan dut besteei laguntzeko grina. Hori eginda zoriontsu izan nintekela pentsatzen nuen. Eta hala da». Horren inguruan eraiki du Patricio Larrosa apaizak bizimodua. 19 urte igaro ditu Tegucigalpan (Honduras), komunitate indigenatako gaztetxoei laguntzen. 1996an Acoes elkartea sortu zuen, eta egun elkarteak egoitza ugari ditu zenbait herrialdetan. Hala, hainbat proiektu abiatu dute Latinoamerikako bigarren herrialde txiroeneko gazteek hezkuntzarako aukera izan dezaten. Horretaz gain, haurreskolak eraiki eta giza laguntza eskaintzeko hainbat programa antolatu dituzte. Era berean, urtero baliabide eta diru laguntza ugari bideratzen dituzte herrialdera, «behar handiena dutenei babesa eskaintzeko».   Hamalau urtean bertako egoera asko aldatu den arren,  «asko dago egiteko»: «Beti hasi berritan gaudela iruditzen zait». Ildo horretatik, Acoes Zarautz elkarteak Hondurasekiko elkartasun bazkaria antolatu du etzirako. Zarautz hoteleko jatetxean izango da, 14:00etan. Bertaratu nahi dutenek Palacio del Niño zapatadendan, Barrenetxea farmazian eta Turismo Bulegoan erosi ditzakete txartelak, 30 euroan. Aurrez, Aita Patriciok  elizkizuna eskainiko du Frantziskotarren elizan,eguerdian. Bildutako dirua Hondurasera bidaliko dute. Elkarbanatzea helburu «Laupabost urterako joan nintzen Hondurasera. Bidean, ordea, pobreziaren aurka borroka egiteko prest zegoen lagun ugarirekin egin nuen topo. Pobrezia erreala da bertako arazoa, pobrezia informatiboa baino. Hura ikusita, ez nuen bertan geratzea beste erremediorik izan», adierazi du. «Askotan pentsatu ohi dugu ezer gutxi egin dezakegula [...]

Txikitatik izan dut besteei laguntzeko grina. Hori eginda zoriontsu izan nintekela pentsatzen nuen. Eta hala da». Horren inguruan eraiki du Patricio Larrosa apaizak bizimodua. 19 urte igaro ditu Tegucigalpan (Honduras), komunitate indigenatako gaztetxoei laguntzen. 1996an Acoes elkartea sortu zuen, eta egun elkarteak egoitza ugari ditu zenbait herrialdetan. Hala, hainbat proiektu abiatu dute Latinoamerikako bigarren herrialde txiroeneko gazteek hezkuntzarako aukera izan dezaten. Horretaz gain, haurreskolak eraiki eta giza laguntza eskaintzeko hainbat programa antolatu dituzte. Era berean, urtero baliabide eta diru laguntza ugari bideratzen dituzte herrialdera, «behar handiena dutenei babesa eskaintzeko».   Hamalau urtean bertako egoera asko aldatu den arren,  «asko dago egiteko»: «Beti hasi berritan gaudela iruditzen zait».
Ildo horretatik, Acoes Zarautz elkarteak Hondurasekiko elkartasun bazkaria antolatu du etzirako. Zarautz hoteleko jatetxean izango da, 14:00etan. Bertaratu nahi dutenek Palacio del Niño zapatadendan, Barrenetxea farmazian eta Turismo Bulegoan erosi ditzakete txartelak, 30 euroan. Aurrez, Aita Patriciok  elizkizuna eskainiko du Frantziskotarren elizan,eguerdian. Bildutako dirua Hondurasera bidaliko dute.
Elkarbanatzea helburu
«Laupabost urterako joan nintzen Hondurasera. Bidean, ordea, pobreziaren aurka borroka egiteko prest zegoen lagun ugarirekin egin nuen topo. Pobrezia erreala da bertako arazoa, pobrezia informatiboa baino. Hura ikusita, ez nuen bertan geratzea beste erremediorik izan», adierazi du.
«Askotan pentsatu ohi dugu ezer gutxi egin dezakegula halako pobrezia maila duen  herrialde bati laguntzeko, baina gutxi horrek askorakobalio dezake. Hori erakutsi didate Hondurasen, asko egin daitekeela gutxirekin», nabarmendu du. Horri helduz, Acoes elkartea sortu zuen 1996an. «Iritsi berria nintzela, haur bat hurbildu eta ikasten jarraitu ahal izateko lagundu nezan eskatu zidan. Orduan bera besteak laguntzeko prest al zegoen galdetu nion. Hark, baietz», azaldu du Larrosak:  «Lagun gehiago ekar zitzan eskatu nion. Hala, liburuak eta eskolarako materiala lortu nuen eta hari eman, bere lagunen artean banatu zitzan. Egun Valentzian kooperazio masterra ikasten ari da».
Elkartea, laguntza eta esfortzua (Asociación, Colaboración y Esfuerzo) du oinarrian elkartearen filosofiak, baina elkarbanatzeari eman diote garrantzia: «Nahiz eta baliabide ekonomiko eskasak izan, lan egiteko prestutasuna agertzen dute uneoro. Hala, ez dakitenei irakurtzen irakasten diete , baliabide eskas horiek elkarbanatzen dituzte… Balore hori oso barneraruta dute, eta guk ere barneratzen ikasi dugu. Jarrera eredugarria dute, nahiz eta behar handiak izan».
Hezkuntzan zentratuta
Egun hainbat proiektu du martxan Acoesek Tegucigalpako auzo behartsuenetan, zein herrialdean zehar. «Gure lana nagusiki bertan hezkuntza sustatzea da, baina ez jendeak jakin dezan, elkarri lagun diezaioten, baizik».  Egitasmo horiei  esker, dagoeneko 8.000 hondurastar prestatu dituzte akademikoki eta asko lanean dihardute.
13 haurreskola eraiki dituzte, sei urtetik beherako 1.000 haurri hezkuntza eta elikagaiak eskaintzeko. Hiru eskola sortu dituzte baita ere, familiak lagundu ezin dituzten gaztetxoentzat. Bertan 3.900 haurrek  formazioa jasotzen dute hala, inongo gasturik ordaindu gabe. Era berean, urtero janariz eta baliabidez betetako kamioiak bidaltzen dituzte. Iaz, esaterako, Kanadatik 36 kontainer bidali zituzten.
Bolondresen lana ere aitortu du Aita Patriciok. «Inongo interesik gabe, laguntzekoa soilik, urteak joan eta urteak etorri munduko txoko guztietatik lagun ugari heltzen da Tegucigalpara», azaldu du. Iaz 120 pertsonak bizi izan zuten esperientzia hori. Lagundu ahal izateko ideiak erakarrita, Maddi Aranburu zarauztarra hilabete eta erdiz izango da bertan. «Beti erakarri izan dit ideiak eta aurten animatu egin naiz. Halako esperientzia batek beste edozerrek baino gehiago beteko nauelakoan nago», dio. Herritarrak kontzientziatu beharra dagoela dio Aranburuk: «Oso garrantzitsua da kontzientziazio lana egitea. Ikusten ez dugun arren, jende ugari bizi da muturreko pobrezia egoeran. Hori erakutsi beharra dago, gerora lagundu ahal izateko».

Laguntza beharrezkoa
«Laguntza beharrezkoa da», nabarmendu du Larrosak. Hori dela eta, laguntzeko prest daudenek elkartearen inguruko informazioa osoa jaso dezakete 943-83 22 85 (Angela Etxabe) eta 943-83 49 06 (Amaia Arregi) telefonoetara deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide