Europako Mendietara asteburuko irteera antolatu du Agirok

Zestoako Hitza 2011ko ekainaren 17a

Agiro Mendi Taldeak mendi zeharkaldia egingo du datorren hilean. Europako Mendietara (Asturias, Espainia) joango  dira  mendizaleak, uztailaren 1etik 3ra. Ostiralean abiatuko dira Ponceboseruntz. Hurrengo egunean Urriello Cabrones aterpera joan eta b...

Agiro Mendi Taldeak mendi zeharkaldia egingo du datorren hilean. Europako Mendietara (Asturias, Espainia) joango  dira  mendizaleak, uztailaren 1etik 3ra. Ostiralean abiatuko dira Ponceboseruntz. Hurrengo egunean Urriello Cabrones aterpera joan eta bertan afalduko dute. Lo egin ondoren, igandean itzuliko dira Poncebosera.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, egunero 5-6 orduko ibilbideak egingo dituzte.
Asteburuko irteeran parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute lehenbailehen honako telefonora deituta: 627 396410 (Juantxo). Agiro Mendi Taldeko bazkideek 65 euro eta gainontzekoek 70 euro ordaindu beharko dituzte bidaia, ostatuan bi gau, bi gosari eta afari batengatik

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide