Gaur gauean jokatuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren II. Erremonte Kopako lehen finalaurrekoak, Gurutzeaga Pilotalekuan. 22:30ean hasiko da jaialdia eta sarrerak 10 eurotan salduko dituzte.
Txapelketari hasiera emango dion aurreneko norgehiagoka honetan, Etxabe II.ak eta Agirrezabalak osatzen duten bikoteak Matxin IV.a eta Zubizarreta izango dituzte aurrez aurre. Bigarren partidan, Uterga eta Urrutia Juaristi eta San Miguelen kontra ariko dira.
Txapelketako beste finalaurrekoa Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatuko da, bihar, 19:00etatik aurrera. Partida honetan, Zeberio-Etxeberria III.a eta Urriza-Ion bikoteak jokatuko dute elkarren kontra.
Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak antolatu du 2011ko txapelketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Datorren ekainaren 25ean (larunbatez) jokatuko da finala, Zumarragako pilotalekuan 19:30ean.